Introduzca la palabra clave

Lege Oharra

Erabilera-baldintza hauek (hemendik aurrera, lege-oharra) adin nagusikoentzat eta behar bezala baimendutako adingabeentzat dira eta ETXE-LAN S. KOOP.ek Interneteko erabiltzaileen esku jartzen duen webgunearen (www.etxe-lan-com, hemendik aurrera “webgunea”) sarbidea eta erabilera arautzen dituzte. Webgunean sartzeak lege-ohar hau zabal-zabal onartu dela esan nahi du.

IDENTIFIKAZIO-DATUAK

www.etxe-lan.com webgunea, ETXE-LAN S. KOOP.en (hemendik aurrera, ETXE-LAN) titulartasunekoa, bisitatzen ari zara.
Torrebaso Industrialdea, 14 20540 Eskoriatza (Gipuzkoa)
etxe-lan@etxe-lan.com
943791230
IFZ: F01020999

ERABILTZAILEAREN ONARPENA

Erabilera-baldintza hauek (hemendik aurrera, lege-oharra) ETXE-LANek Interneteko erabiltzaileen esku jartzen duen webgunearen sarbidea eta erabilera arautzen dituzte. Webgunean sartzeak lege-ohar hau zabal-zabal onartu dela esan nahi du.

ETXE-LANEK, webgunearen bidez, berezko baldintza bereziak eduki ahalko dituzten zerbitzuak eskain ditzake; kasu zehatz bakoitzean, horien berri emango zaio erabiltzaileari.

WEBGUNERAKO SARBIDEA ETA PASAHITZAK

Oro har, webgunean sartzeko eta hori erabiltzeko, ez da eskatzen harpidetza hartzeko edo erabiltzaile gisa izena emateko. Hala ere, haren zerbitzu edo eduki zehatz batzuk erabiltzeko, adibidez, gure produktuak erosteko, harpidetza edo erregistro hori egin behar da.

Webgune honetarako harpidetzaren edo erregistroaren bidez lortutako erabiltzaileen datuak beraiek aukeratutako pasahitzen bidez babestuta daude. Erabiltzaileak bere pasahitza ezkutuan gordetzeko eta hirugarrenen baimenik gabeko erabileratik babesteko konpromisoa hartzen du. Erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko dio ETXE-LANi norbaitek haren kontua baimenik gabe erabili duela edo webguneren zerbitzuarekin zerikusia daukan segurtasuna urratu duela dakienean.

ETXE-LANek datu pertsonalen babesa bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe ikustea ekiditeko beharrezkoak diren teknika- eta antolaketa-neurriak hartzen ditu, teknikaren egoera, gordetako datuen izaera eta dituzten arriskuak kontuan hartuta; hori guztia, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko Espainiako legeriak ezarritakoaren arabera.

ETXE-LANek ez du erantzukizunik hartzen erabiltzaileen aurrean, ETXE-LANi zuzenean egotzi ezin ahal zaizkion arrazoiak direla medio haien datu pertsonalak hirugarrenei ezagutarazteagatik, ezta ETXE-LANekoak ez diren hirugarrenek datu horiek erabiltzeagatik ere.

WEBGUNEAREN ERABILERA ZUZENA

Erabiltzaileak webgunea, edukiak eta zerbitzuak legearekin, lege-ohar honekin, ohitura onekin eta ordena publikoarekin bat etorriz erabiltzeko konpromisoa hartzen du. Era berean, erabiltzaileak ez ditu webgunea, haren edukiak edo horren bidez ematen diren zerbitzuak erabiliko zilegi ez diren, lege-ohar honen edukiaren aurkakoak diren, hirugarrenen interesei edo eskubideei kalte egiten dieten edo edozein modutan webguneari, haren edukiei edo zerbitzuei kalte egin, horiek erabilezin bihurtu, iritsiezin bihurtu edo hondatu ahal dituzten edo beste erabiltzaile batzuek horretaz normaltasunez gozatzea galarazten duten helburu edo ondorioetarako.

Halaber, erabiltzaileak webgunean dauden datuak, programak edo dokumentu elektronikoak ez hondatzeko, ez aldatzeko, erabilezin ez bihurtzeko edo beste modu batean horiei kalterik ez egiteko konpromisoa hartzen du berariaz.

ETXE-LANek zerbitzua emateko erabiltzen dituen baliabide informatikoen kontsumo masiboaren bidez beste erabiltzaile batzuen zerbitzurako sarbidea ez galarazteko konpromisoa hartzen du erabiltzaileak, baita sistema edo zerbitzu horiei kalte egiten dien, horiek eteten dituen edo horietan erroreak sortzen dituen ekintzarik ez gauzatzeko konpromisoa ere.

Erabiltzaileak inolako programarik, birusik, makrorik, appletik, ActiveX kontrolik edo ETXE-LANen edo hirugarrenen sistema informatikoetan edonolako aldaketak sortzen dituen edo sor ditzakeen bestelako gailu logikorik edo karaktere-sekuentziarik ez sartzeko konpromisoa hartzen du.

PUBLIZITATEA

Webguneko zati batek publizitate-edukiak izan ditzake edo babestuta egon daiteke. Iragarleak eta babesleak dira webgunean sartzeko bidalitako materialak kasu bakoitzean aplika daitezkeen legeak betetzen dituztela ziurtatzeko arduradun bakarrak.

ETXE-LAN ez da publizitateko edo babesleen edukiek izan ditzaketen akatsen, zehazgabetasunen edo irregulartasunen erantzulea izango. Nolanahi ere, webgune honetan sartutako publizitate-edukiei buruzko edozein erreklamazio jartzeko, helbide elektroniko honetara idatz daiteke: etxe-lan@etxe-lan.com

HIRUGARRENEN ESTEKAK

Lege-ohar hau ETXE-LANen webguneaz eta edukiez soilik ari da eta ez zaie webgunearen bidez irisgarriak diren hirugarrenen estekei edo webguneei aplikatzen.
ETXE-LANek ez ditu esteka horien helmugak kontrolatzen eta ez da ez estekek daramaten webguneen edukiaren, ez ETXE-LANen webgunetik heltzen den webguneetan sartutako esteken, ez webgune horien aldaketen edo eguneratzeen erantzulea.

Esteka horiek erabiltzaileari gai jakin bati buruzko beste informazio-iturri batzuk badaudela jakinarazteko soilik ematen dira, eta esteka bat barne hartzeak ez du esan nahi ETXE-LANek estekatutako webgunea onesten duenik.

JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALA

Webguneko eduki guztiak, kontrakoa esan ezean, ETXE-LANen titulartasunekoak dira bakarrik; horien artean, besteak beste, diseinu grafikoa, iturburu-kodea, logoak, testuak, grafikoak, irudiak, argazkiak eta webgunean agertzen diren gainerako elementuak daude (zerrenda ez da mugatzailea).

Era berean, webgunean dauden izen komertzial, marka eta edozein motatako zeinu bereizgarri guztiak legeak babestuta daude.

ETXE-LANek ez dio erabiltzaileari inolako lizentziarik edo baimenik ematen bere jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak edo webgunearekin eta han eskainitako zerbitzuekin zerikusia daukan beste edozein eskubide modu pertsonalean erabiltzeko.

Horregatik, erabiltzaileak aitortzen du webgune honetako eduki guztiak edo batzuk erreproduzitzea, banatzea, komertzializatzea, eraldatzea eta, oro har, edozein prozeduraren bidez ustiatzea ETXE-LANen jabetza intelektual edo industrialeko eskubideak edo horien titularrenak urratzea dela.

GIZARTE-SAREAK

Erabiltzaileak ETXE-LANek gizarte-sareetan dauzkan taldeekin bat egin ahalko du, baita aurreko atalean deskribatutako bere komunitate birtualean dauzkanekin ere, gure produktuekin izan dituzten esperientziak partekatzeko eta taldeko kide diren beste erabiltzaile batzuekin harremanetan jartzeko helburuarekin.

ETXE-LAN taldearen fan bihurtzen den erabiltzaileak dagokion gizarte-sarearen erabilera-baldintzak eta pribatutasun-politika onartzen ditu.

DATU PERTSONALEN BABESA

Erabiltzaileak bere datu pertsonalak bidali ahalko dizkio ETXE-LANi, webgunean horretako sartuta dauden inprimakien bidez. Inprimaki horiek datu pertsonalak babesteari buruzko dagokien lege-testua barne hartzen dute, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta hori garatzeko araudian, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuak onetsitakoan, ezarritako eskakizunak betetzeko.

Mesedez, irakurri arretaz lege-testuak zure datu pertsonalak eman baino lehen.

COOKIEAK

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Cookieak erabiltzailearen ordenagailuan sortzen diren datu-fitxategi txikiak dira, eta informazio hau jakiteko bide ematen digute:
– Erabiltzailea gure webgunea bisitatu zuen azken aldiko eguna eta ordua.
– Erabiltzaileak gure webgunea bisitatu zuen azken aldian aukeratutako eduki-diseinua.
– Eremu mugatuetarako sarbidearen kontrolean parte hartzen duten segurtasun-elementuak.

Erabiltzaileak cookieak sortzea ekidin dezake, bere programa nabigatzailean dagokion aukera hautatuz.

ERABILERA-BALDINTZEN ALDAKETA

ETXE-LANek webgune honen erabilera-baldintzak edozein unetan garatzeko edo eguneratzeko eskubidea gordetzen du; beraz, erabiltzaileak aldian behin irakurri beharko ditu.

LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

ETXE-LANen eta erabiltzailearen arteko harremanak indarrean dagoen Espainiako araudiari men egingo dio, eta eztabaida oro erabiltzailearen egoitzako epaitegien eta auzitegien menpe jarriko da.

ETXE-LANek baldintza hauen ez betetzea eta webgunearen erabilera desegoki oro jazarriko du, egokitu ahal diren eta zuzenbidean laguntzen duten ekintza zibil eta penal guztiez baliatuz.

PRIBATUTASUN-POLITIKA

Zure datuak ETXE-LAN S. KOOP.en titulartasuneko fitxategi batean sartuko dira, zurekin postaz, telefonoz, aurrez aurre edo telematikoki gure produktuei edo zerbitzuei dagokienez dugun harremana kudeatzeko.

Era berean, zure datuak BEZEROAK ETA HORNITZAILEAK izeneko fitxategi batean sartuko dira, zurekin dugun harremana kudeatzeko, bezeroak edo hornitzaileak kudeatzeko helburu bakarrarekin. Bezerogaien kudeaketa, kontaktua, merkataritza-azterketa, administrazio- eta kontabilitate-kudeaketa.

Berariazko baimena ematen duzu ETXE-LAN S. KOOP.ek sustapen-helburuekin bere produktuei buruzko informazioa bidaltzeko (postaz, telefonoz, aurrez aurre edo telematikoki).