Introduzca la palabra clave

Saldu ondoko zerbitzuak

ETXE-LAN ZERBITZUAK

MANTENTZE ZUZENTZAILEA ETA PREBENTZIOZKOA

Behar gaituzun guztietan gaude hor

Geure teknikarien taldeak konpondu egiten du eta bezeroei aholkuak ematen dizkie. Mantentze-programa pertsonalizatuak diseinatzen ditugu.

Kontsultatu konpromisorik gabe zure LASAI Mantentze Plana

JARRI HARREMANETAN EDO ESKATU AURREKONTUA

LAGUNTZA 24 ORDUTAN

Matxuretarako estaldura urtean 365 egunetan, asteburuak eta jaiegunak barne, gehienez 24 orduko epean erantzunez.

LAGUNTZA ESPRESA 3 ORDUTAN

Bezeroak nahi izanez gero, zerbitzu azkarragoa eskaintzen dugu, laguntza teknikoa gehienez 3 orduko epean emanez.

BEREZKO BILTEGI AUTOMATIZATUA

Biltegi automatizatua daukagunez, zorrotzagoak eta azkarragoak izan gaitezke gure bezeroei zerbitzua emateko eta, horrela, gure kalitate-mailak are gehiago handitzen ditugu.

BEZEROAREN EREMUA

Horrez gain, gure bezeroek eremu pribatu bat daukate eta, han, haien proiektuan instalatutako ekipamenduei eta haien bizitza baliagarri osoan egindako mantentzeari buruzko informazio guztia kontsulta dezakete.

PROFESIONAL ZIURTATUAK

Gure teknikariak Industria Sailak eta marka nagusiek ziurtatuak daude eta etengabe trebatzen ari dira.

BESTE ZERBITZU BATZUK

Ostalaritzarako, garbitegirako eta hotz industrialerako ekipamendua

Neurrirako proiektuak diseinatzen ditugu edo soilik bilatzen duzuna aurkitzen laguntzen dizugu. Beren beharrak modu eraginkor eta errentagarrian betetzeko ekipamenduaren mota eta ezaugarriei buruzko aholkuak ematen dizkiegu gure bezeroei.
Sektoreko liderrak diren markekin lan egiten dugu, bezeroei irtenbiderik onena eskaini ahal izateko.

Irtenbide osoak / Proiektu osoak

Proiektu oso baten fase guztiei heltzea ahalbidetzen digun profesionalen talde tekniko bat daukagu; horri esker, hasieratik, instalazioa diseinatzen denetik, muntatu eta abian jarri arte jarduten dugu, jarduera guztietan gure bezeroaren negozioaren errentagarritasunaren hobekuntzan arreta jarriz.

KONTSULTATU SEKTORE HAUETARAKO EGIN DITUGUN PROIEKTUAK

IKUSI PROIEKTUAK